jueves, 19 de diciembre de 2013

fotos y texto

 
Aurreko asteburuan lehen hiruhilabeteko azken partidak jolastu dira, saskibaloian eta futbolean. Gure eskolako taldeak gogotsu aritu dira, batzuk irabazi eta beste batzuk galdu, baina danok kirolaz gozatzen, eta hori da garrantzitsuena
GORA ZUDELDIA!!!

miércoles, 11 de diciembre de 2013

Baratze 2013

Pasa den astean, 2. eta 4. mailako ikasleak Baratzen egon ziren. Egonaldiko argazkiak ikusi nahi badituzue, eskolako webgunean daude Ekintzak atalean edo hemen klikatuz

domingo, 23 de junio de 2013

2013-06-21

AGUR - ZUBELDIA - AGUR

Berriro ere gertatu da. Ume talde handi batek Zubeldiari utzi dio Institutura joateko. Gertaera asko izan dira azken egunetan: azken boletina, ikasketa bidaia, antzerkia, diapositibak, orla, bazkaria.... negarrak, besarkadak....

Baina hau ez da horrela geratzen. Familia handia osatzen dugu eta izango gara nahiz eta datorren urtean eskolara egunero ez etorri.

Uxuek esan zuen moduan "Zubeldiara bueltatuko gara bisitan, bertako patioetan jolasten jarraituko dugu eta nork daki?, gure semeak ekarriko ditugu".


lunes, 4 de febrero de 2013

2013-02-04

AGATE DEUNA ZUBELDIAn

Gaur, otsailak 4, abestera kaleratu gara Zubeldiatarrok.
Hemen gaituzu ikusgai: