martes, 26 de mayo de 2009

ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO GURE KIROL TALDEEI



Ikasturtea amaitzen ari da eta berarekin batera kirol-lehiaketak ere. Zorionak eman eta eskerrik asko esan nahi dizkizuegu gure eskolaren kirol taldeetan parte hartu duzuen guztioi:

  • Zubeldia 98 nesken saskibaloi-taldea.
  • Alebinen futbito taldea.
  • Benjaminen futbito taldea.
  • Zubeldia Athletic aurre-benjaminen futbito taldea.
Futbito-eskolako 4 eta 5 urtekoak.

ZUBELDIAKO FUTBITO TALDEA


Denboraldi bikaina!

Eskola arteko futbito lehiaketa amaitu da eta oraindik puntu batzuk zalantzan egon badaitezke ere (atzeratuta geratu den partidaren bat jolasteko falta daiteke), esan dezakegu gure benjaminek denboraldi bikaina burutu dutela. Eneko, beraien entrenatzailearen eskutik beraien multzoko 2. postua lortu dute. Hemendik zorionak eman nahi dizkizuegu:

Ibai, Alejandro, Javier, Jon, Aaron, Garikoitz, David, Ibai, Asier, Josu, Bittor eta Endika.

Oso momento onak pasatu ditugu zuen partiduak eta entrenamenduak ikusten.

Zorionak eta mila esker, egin duzuen esfortzuagatik, zuen jarraitzaile sutsuak izan garen guztion partetik!!

jueves, 21 de mayo de 2009

SUKALDARITZA TAILERRA


5. eta 6. mailako neska-mutilok sukaldaritza tailerra egin dugu ikasturte osoan zehar. Errezetak Zubeldiako guztiekin konpartitu nahi ditugu. Beraz, baten bat nahi baduzue klikatu hemen eta on egin dagizuela!!!
Los alumnos y alumnas de 5º y 6º de Primaria hemos participado durante todo el curso en un taller de cocina y queremos compartir con vosotros las recetas. Si quereis verlas haced clic aquí y ¡buen provecho!

domingo, 10 de mayo de 2009

2009- Kultur Astea. INKESTA


Kultur Astea amaitu da. Beno azken eguneko jaia izan ezik. Hori hilaren amaieran ospatuko dugu eguraldiak baimena ematen badigu, noski. Datorren urteko ekintzak hobetzeko, inkesta txiki bat planteatu nahi dizuegu. Minutu bat baino ez duzu beharko. Animo, loturan klikatu eta erantzun. Ha terminado la Semana Cultural. Bueno, menos las fiestas del último día, que celebraremos el dia 29 de mayo si la climatologia lo permite. Para mejorar el programa del año que viene te planteamos una sencilla encuesta que rellenarás en no mas de un minuto. Haz "clic" en el enlace y gracias por tu ayuda.