martes, 26 de mayo de 2009

ZUBELDIAKO FUTBITO TALDEA


Denboraldi bikaina!

Eskola arteko futbito lehiaketa amaitu da eta oraindik puntu batzuk zalantzan egon badaitezke ere (atzeratuta geratu den partidaren bat jolasteko falta daiteke), esan dezakegu gure benjaminek denboraldi bikaina burutu dutela. Eneko, beraien entrenatzailearen eskutik beraien multzoko 2. postua lortu dute. Hemendik zorionak eman nahi dizkizuegu:

Ibai, Alejandro, Javier, Jon, Aaron, Garikoitz, David, Ibai, Asier, Josu, Bittor eta Endika.

Oso momento onak pasatu ditugu zuen partiduak eta entrenamenduak ikusten.

Zorionak eta mila esker, egin duzuen esfortzuagatik, zuen jarraitzaile sutsuak izan garen guztion partetik!!

No hay comentarios: